XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Guardia'k ekarri dauskuzan barri negargarriok entzunda, Geznaria erasanik geratu da.
Biar yoango gareala bidezkunde-baltzura esan daust, ia Suezia'rako bidea zabalik dauken, eskier yakin al izan daigun, eta geroxe eskatuko dogu yoan dan aspaldian basterreratuta dauken nire Suezia'rako eskabidea.
- Zure senditarren eñaren larriak biotz-minduta nauka; ta zu olan ikustea, barriz, samingarri yat
- Eztaukazue atzerrian ogasunik yasota?.
- Zelan euki isteka, Franco'ren yaurlaritzeak zearo kendu dauskuz-ta?.
- Baña ezer be, ezer be eztautzue itxi?.
- Ezertxu bez, Geznari yauna.
Txanpon-erdi bat geuretzat geratu etxakigun, nire amari be unei lauerlekoren izuna ezarri eutsen!.
- Baña zergaitik ori? Zein erru dau zure amak?.
- Auxe, ba; neu bere semea izatea!....
- Lotsagarria da gero ori!....
- Uneika dira gaur Europa'n onetara bizi direanak; nasainasairo bizi al izateko lain yasota euken, baña oin gizagalduenakin be izan ez oi dan eginbidearren, eskean ibilli bear!.
Orixegaitik nik emendik anbat lasterren urten bear dot, ez bakarrik garaia igesi doakidalako, baita daukadan txindia neure sendiari bialdu bear dautsadalako be!....
Buruausterik lar dot, baña ingelandar egalariak euren gaueroko osteretan Anburgo'ko txaiderik erdirengoenetan itxi dabezan ezaugarriak be oartu al izan dodaz.
Oin bai ezagun da nun yoten daben!.
4.29- Suezia'rako bidea zabalik.Suezia'rako bidea zabalik dagoala esan dauskue
Ontzirako txartelak Orrilla'ren 6'tik aurrera eskatu ei giñeiz, baña ez arik eta Doitxerri'tik urteteko baimena lortu, ta sueziarren eta ipar-amerikarren igarobide-baiespenak eskuratu artean.
Azkenengoa ba-daukat; beste biak batu bear oraindiño.